Iturrino Gonzalez, Francisco
Euskal jatorriko margolaria (Santander, 1864 - Cagnes-sur-Mer, 1924). 1878. urtean Bilbon jarri zen bizitzen familiarekin batera. Bilbon eta Parisen egin zituen pinturako ikasketak. 1901. urtean erakusketa bat egin zuen Parisen Pablo Picassorekin. Akoaforteak landu zituen nagusiki. Obra nagusiak: Las cuatro, Cerrado de toros, Feria de Salamanca, Las sevillanas, Retrato, Femmes à cheval, Escenas andaluzas, Salamanquinos, Romería andaluza, Las charras, Fiesta flamenca, En la feria, juerga en el cortijo, feria, Mujeres a caballo, La torada, Carbón, Mujeres, Retrato de Manuel Losada, Tentadero eta La merienda. 1922. urtean zango bat moztu behar izan zioten eta diru premia larrian zegoenez Picasso, Bonard eta Matisse lagunek diru bilketa bat bultzatu zuten Cagnes-sur-Mer herrian etxetxo bat erosi eta pintatzen jarrai zezan. Handik bi urtera hil zen Iturrino.