itsas zaldi
iz. Zool. Gasterosteiformeen ordenako signatidoen familiako arraina, 15 cm inguru luzea (Hippocampus hippocampus). Gorputza hezurrezko xafla txikiz estalia, segmentutan taxutua eta kolorez beltzarana izaten du. Mediterraneo itsasoan eta Atlantiko itsasoko ekialdean bizi da eta alga asko den lekuetan ibiltzen da. Oskoldun txikiak jaten ditu batez ere. Arrak isats azpian duen zaku txiki batean edukitzen ditu arrautzak eta enbrioiak beren kabuz bizitzeko gai diren arte.