Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

itsas suge

iz. Zool. Ezkatadunen ordenako hidrofidoen familiako narrastia, 1,5 m inguru luzea (Laticauda colubrina). Isatsa alboetatik estua eta zapala du, zorrotzik gabe bukatzen zaiona. Eraztun formako zerrenda urdin berdexka eta gaztaina koloreko sarriz estalia du azala. Bengalako golkotik Txinakora bitarteko itsasoetan bizi da, baina lur barruan, eta itsasotik urrun samar ere ibiltzen da. Igerian oso lasterra da eta uretan harrapatzen dituen arrainak janez elikatzen da.