itsaspeko
iz. Ur azpian murgilduz ibil daitekeen ontzia. v Itsaspeko kablea. Itsaspeko hondoan dagoen kable multzoa, hodi estalki batez babestua. Mezuak garraiatzea du funtzioa. Lehenengoa, Ingalaterra eta Frantzia artean jarri zen 1850. urtean, telegrafo seinaleak igortzeko. Atlantiko ozeanoa zeharkatu eta arrakasta izan zuen lehenengo saioa 1866ean izan zen. Telefonoaren seinaleak kontinente batetik bestera zeramatzaten kableak 1956. urtean jarri ziren.