Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

itsasertz

iz. Itsasoa ukitzen duen lur zerrenda.  v  Geol. Lurreko kontinenteen itsasertzak 312.000 km hartzen ditu, gutxi gorabehera. Itsasertzaren muga aldatu egin da itsas mailak glaziazioetan gora eta behera egin duen heinean. Pleistozeno Aroko azken glaziazioan (orain dela 10.000 urte baino lehenago), adibidez, gaur egun baino 122 m beherago zegoen itsas maila. Bestalde, itsasaldeko mendietatik jaisten ziren glaziarrek U formako haran sakonak eratu zituzten eta, izotza urturik, itsas mailak gora egin zuenean urez bete ziren haranak, fiordoak eratuz. Gorabehera horiek eta beste batzuek (higadurak, ur lasterren garraiakinek, lurrikarek eta sumendiek) gaur egungo itsasertzak, labartsuak edo lauak, eratu dituzte.