Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

itsas dortoka

iz. Zool. Kelonidoen familiako dortoka mota, 1,30 m inguru luzea (Caretta caretta). Bihotz baten irudiko oskola izaten du, bost atalez osatua, bizkarraldean gaztaina kolorekoa eta azpian horia. Buru-handia eta mutur-okerra da; hankak, batez ere aurrekoak, luze zabalak izaten ditu eta isatsa labur samarra. Mediterraneo itsasoan, Ozeano Barean, eta Indiko eta Atlantiko ozeanoetan bizi da.