Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Itoiz

Euskal pop-rock taldea, 1978. urtean sortu zena Itoiz izeneko diskoarekin. 1980 arte taldea ez zen jendaurrean aurkeztu hala ere. Juan Carlos Pérez, José Gárate «Foisis» eta Joseba Morenok sortu zuten. Hasieran rock sinfonikoaren bidetik abiatu ziren. Bigarren diskoan, Ezekiel (1980), J. C. Pérezek bakarrik hartu zuen parte lehen taldeko partaideetatik. Hurrengo diskoetatik aurrera pop-rockaren bidea aukeratu zuten, rock gogorretik urruti: Alkolea (1982), Musikaz blai (1983), Txantxangorria (1985) eta Espaloian (1983-1985). Zuzenean grabaturiko Eremuko dunen atzetik dabil (1987) diskoaren emanaldiarekin, Itoiz taldea desegin zen.