Ithurriague, Jean
Nafarroa Behereko euskaltzalea (Irulegi, 1896 - Baiona, 1960). Belokeko abatetxean egin zituen lehen ikasketak. Lehen Mundu Gerran borrokan jardun ondoren, filosofia ikasketak egin zituen Bordelen eta Parisen. Gerran ibili zen berriro 1940. urtetik aurrera. 1946. urtean Un peuple qui chante obra eman zuen argitara Miarritzen. Ondoren Parisen jarri zen bizitzen eta bertako Euskaltzaleen Biltzarreko lehendakari hautatu zuten. Baionara itzuli zen eta hango museoko zuzendari izendatu zuten 1955. urtean. Harenak dira, aipatuaz gainera, Les Basques (1959), Meubles et ensembles basques (1960) eta Le Pays Basque obrak.
- iteuli
- Ithe
- Ithola
- Ithorots
- Ithorrotze
- Ithurriague, Jean
- Ithurry, Jean
- Ito, Hirobumi (Printzea)
- ito, itotzen
- Ito, Toyo
- itoaldi