italiera
iz. Italiako hizkuntza. v Hizkl. Latinetik sortutako hizkuntza erromantzeetako bat, Italian (Sizilia eta Sardinia barne) batez ere, eta baita Korsikan, Suitzan eta beste lurralde batzuetan ere hitz egiten dena. Ia 66.000.000 milioi lagunek hitz egiten dute, eta dialekto ugari ditu. Italieraren hizkera estandarrak Florentziako dialektoa du oinarri. Fonemen sistema latinaren edo gaztelaniaren oso antzekoa da, eta gramatika beste hizkuntza erromantzeen erakoa. Italierak frantsesaren eta gaztelaniaren ondoan duen ezaugarririk nabarmenena izenen pluralean-s edo -es erabili ordez, -e hitz femeninoetan eta -i maskulino gehienetan erabiltzea da.