Ischia
Italiako uhartea, Tirreniar Itsasoan. Napoliko probintzia. 47 km2 eta 35.000 biztanle. Epomeo mendia da garaiena (788 m). Olibondo, mahatsondo, arto eta baratze ugari dago. Turismogunea da. Hiririk aipagarrienak: ipar-ekialdeko kostaldean, Ischia; iparraldean, Casamicciola, eta mendebalean, Forio. 1883an lurrikara batek Casamicciola hiria erabat suntsitu zuen eta 1.900 pertsona hil zituen. Vico mendiaren magalean K.a IV. mendeko harresiak aurkitu dira, eta bertan lurrezko ontziak.