Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isauria

Antzinako Turkiako hegoaldeko lurraldea, Zilizia eta Pisidiaren hegoaldean. K.a 78. urtean Serviliok beretu zuen lurraldea. Ziliziari bateratu zitzaion eta geroago Galaziako probintzian sartu zen. V. mendean Bizantzioko inperioarekin harremanetan egon zen, eta hurrengo mendean otomanoen esku geratu zen.