Elisabet Frantziakoa
Ingalaterrako erregina (Paris, 1292 - Hertfod, 1358). Frantziako Filipe Ederraren alaba. Ingalaterrako Eduardo II.arekin ezkondu zen, Boulongne- v , 1308an. Senarraren kontra agertu zen arazo batzuen aurrean; bai eta etsaiekin aliatu ere zenbaitetan. Bere seme Eduardo III.ak erregetza jaso zuenean, Elisabetek gobernatu zuen, Mortimer bere maitalearen laguntzarekin.