Elisabet Farnese
Espainiako erregina (Parma, 1692 - Madril, 1766). Parmako Eduardoren eta Bavaria-Neuburgo-ko Dorotearen alaba. Alberoni abadearen aholkuz, Filipe V.arekin ezkondu zen. Frantziaren eragina murriztu nahian, Ursinosko printzesa herrialdetik bota zuen; horrek ospe handia eman zion herritarren artean. Bere semeentzat herrialdeak lortzea izan zuen ardurarik handiena.