Irurtzun
Nafarroako mendebaleko herria (Iruñeko merindadea), Erga edo Trinitate mendiaren ondoan. Garaiera, 470 m. 1999ko datuen arabera, 2.019 biztanle ditu. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Hizkuntza, gaztelania eta euskara (euskaldunak % 10). Industria herria da, Arakilgo udalerriko jendetsuena. Hara biltzen dira lanera Arakilgo langile gehienak. Aipagarriak dira San Martin parrokia eliza (XIX. m. bukaera), XIII. mendeko eliza gotikoa (egungo Kultura Etxea) eta Larraun ibaiaren gaineko zubia.