Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iruri

Zuberoako erdialdeko udalerria, Uhaitzandi ibaiaren eskuinaldean, Atharratze-Sorholüzeko kantonamenduan. Trois-Villes du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Zalgize-Doneztebe, ekialdean, Atharratze-Sorholüze, mendebalean, Ozaze-Zühara eta hegoaldean, Aloze-Ziboze-Omizegañia. Garaiera, 220 m. 6,39 km2. 1999ko datuen arabera, 152 biztanle (iruritarrak). Euskara, zuberera; euskaldunak, % 69. Laborantza (artoa, barazkiak, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (ardi azienda) dira bertako ekonomia jarduera nagusiak. Irurikoa zen Piarres Bordazarre poeta eta pastoralgile handia, Etxahun Iruri deitua.  v  Historia. 1327. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Iruriko herria Tres Vielles izenaz.