Irujo Ollo, Andrés María
Nafar politikari abertzalea (Lizarra, 1907). Daniel Irujo Urraren semea zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Deustuko unibertsitatean. Hamasei urte zituela sartu zen Euzko Alderdi Jeltzalean. 1930-1936 urteetan bere anaia Manuelekin egin zuen lan eta, gerra zibilaren hasieran, Gipuzkoako barne arduradun nagusia izan zen, Eusko Jaurlaritza sortu zen arte. Bere anaia Manuelen laguntzailea izan zen Espainiako errepublikako ministro hautatu zutenean eta Frantziara, lehenik, eta Argentinara, hurrenik, jo zuen gerra zibilaren ondoren. 1942an Ekin argitaletxea sortu zuen Buenos Airesen Isaac Lopez Mendizabalekin batera, eta Boletín del Instituto americano de Estudios Vascos hasi zen argitara ematen 1950ean. Los Vascos y La República Española. Contribución a la Historia de la guerra civil 1936-1939 (1944) eta Los Vascos y las Cruzadas (1946) liburuak idatzi ditu besteak beste. Ameriketako Eusko Ikaskuntzen Buletina zuzentzen du 1977. urteaz gero.
- iruditze
- irudizko
- irudiztatu, irudizta, irudiztatzen
- irudiztatze
- Iruerrieta
- Irujo Ollo, Andrés María
- Irujo Ollo, Manuel
- Irujo Ollo, Pello
- Irujo Urra, Daniel
- Irujo
- irule