Iruerrieta
Gipuzkoako erdialdeko udalerri ohia (Tolosaldea). Herrigune hauek osatzen zuten: Ikaztegieta, Baliarrain eta Orendain. 11,1 km2 eta 644 biztanle (iruerrietarrak). Euskara, gipuzkera; euskaldunak, % 98. Nekazaritza eta industria. v Historia. 1966. urtean sortu zen Iruerrietako udalerria eta 1988an desegin, Baliarraingo eta Orendaingo herriak Ikaztegietatik bereizi ondoren.