Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

irudi 1

iz. Izaki edo gauzaki bat adierazten edo gogoratzen duten lerro, kolore edo formen multzoa. Esku trebez margoturiko irudia. Irudi batek mila hitzek beste balio du. || Idazlan baten testuaren argigarri edo apaingarri ezartzen den marrazki bakoitza. Irudiz apainduriko liburua. || Hed. Orixek bere idazlanetan eman digun euskal bizitzaren irudi garbia. || Gauza edo ideia bat gogorazten edo iradokitzen duen zera. Etxe hori infernuaren irudi benetakoa da. Hitz baten berezko eta irudizko adierak. || Itxura. Hartu zuen aingeru hark gizon baten irudia. || Irudia egin. Itxura egin. ik. alegia. Ez ikusi irudi eginik. || Irudiz. adlag. Itxuren arabera, itxuraz. || Fis. Gauzaki batetik irteten diren argi izpiak, optika sistema batetik igaro ondoren biltzen diren puntuen multzoa. Telebista irudiak. || Geom. Puntuak, lerroak, gainaldeak, bolumenak bere hartan hartuak. || Irudiko. izlag. Adierazten denaren irudia edo antza duena. ik. antzeko. Eta eman zidan kanabera bat zigorraren irudikoa.  v  Mat. Aplikazio batean, elementu bati buruz, harekin lotura duten elementua.  v  Irudi multzoa. Aplikazio batean, elementu bakoitzari dagokion irudien multzoa.