Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iruarrizaga Aguirre, Luis

Bizkaitar musikagilea, Luisen anaia (Igorre, 1891 - Madril, 1928). 1904. urtean Andre Mariaren Bihotz Guztiz Garbiaren Seme Misiolarien Kongregazioan sartu zen. Santo Domingo de la Calzadan apaiz ikasten ari zela, kantu gregorianoa eta harmonia ikasten jardun zuen. Madrilen bizi izaten jarri zelarik, Eliza Musikako Eskola Nagusia sortu eta bertako zuzendari izan zen. Anaiarekin batera berak sorturiko Tesoro Sacro Musical aldizkariaren eta Madrilgo apaizgaitegiko Schola Cantorum abesbatzaren zuzendari izan zen, hil zen arte. Obra nagusiak: Misa Paschalis, Canciones bucólicas a la Santísima Virgen, Cántigas eta Poema de la Asunción.