Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irigarai, Jean

Nafarroa Behereko idazlea (Azkarate, 1937). Laborantzako ingeniaria eta Parisko Nekazari Eskolako irakaslea da. Gazte izeneko aldizkarian hasi zen euskaraz idazten. Larretxarreko laboraria eman zuen argitara 1963an, laborantzari buruzkoa eta Txomin Agirre saria irabazi zuen 1991n bere Amazoniaren deia edo Indietako Goronika historia eleberriarekin.