Iribarren Rodríguez, José María
Nafar idazlea (Tutera, 1906 - Iruñea, 1971). Deustuko unibertsitatean egin zituen zuzenbide ikasketak. Tuterara itzulitakoan Navarra astekaria sortu zuen (1932). Espainiako Gerra Zibila hastean Mola jeneralaren idazkari politikoa zen. Iribarren etnografo eta folklorista trebea zen. Nafarroako ohitura, hizkera eta historia zertzeladen biltoki utzi ezinezkoak dira haren liburuak. Príncipe de Viana eta Vida Vasca aldizkarietan plazaratu zituen idazlan gehienak. Obra nagusiak: Navarrerías-Album de variedades (1946), Vocabulario navarro (1952), El moro corellano y los bandidos de Lanz (1955), Pamplona y los viajeros de otros siglos (1957), Adiciones al vocabulario navarro (1958); bigarren argitalpena eranskin guztiekin, 1984, Ricardo Ollaquindak prestatua, Ramillete español (1965), Retablo de curiosidad (1965) eta Espoz y Mina el liberal (1967).
- Iriarte, Tomás de
- Iribar Kortajarena, Jose Anjel
- Iribarne, Apaiza
- Iribarren Fentanes, Francisco
- Iribarren Paternain, Manuel
- Iribarren Rodríguez, José María
- Iribarri
- Iribas
- Iriberri
- iridal
- iridazeo