Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iribarren Paternain, Manuel

Nafar idazlea (Iruñea, 1902). Príncipe de Viana eta Falangearen Revista negra aldizkarietan argitaratu zituen idazlan garrantzitsuenak. Eleberrigile gisa nabarmendu zen nagusiki: Retorno (1932), La Ciudad (1939), San hombre (1943), Pugna de almas (1945), Encrucijadas (1952), El tributo de los días (1968) eta Las paredes ven. Aipagarriak dira, halaber, El capitán de sí mismo (antzerkilana, 1951) eta Misterio de San Guillén y Santa Felicia obra (Espainiako Literatura saria, 1965).