Ireland, John Nicholson
Ingeles musikagilea (Bowdon, Ingalaterra, 1879 - Washington, Ingalaterra, 1962). Ch. V. Stanford-ekin (konposizioa) eta Londresko Musika eskolan ikasi zuen (1893-1901). Konposizioa landu zuen bereziki: pianorako lanak, ganberako musika eta ahozko konposizioak. Irelanden obrak laburrak eta intimistak dira gehienetan. Brahms eta Dvorak-en eta frantses inpresionismoaren eragin handia nabari bazaio ere, britainiar estiloa nagusi du.
- irekigailu
- irekigune
- irekitasun
- irekitze
- Ireland, David
- Ireland, John Nicholson
- iren
- irendu, iren(du), irentzen
- Irene
- Ireneo, santua
- irensle