Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irazu, Jexux Mari

Gipuzkoar bertsolaria (Larraul, 1972). Filosofia eta Gizarte Antropologian lizentziaduna da. Itzultzaile lanak ere egiten ditu, antropologia arloan batik bat. Tolosaldeko eta Hernaniko bertso eskoletan sakondu zuen bere bertsolari prestakuntza. Bi aldiz (1995 eta 1999) txapeldunorde izan da Gipuzkoako Txapelketan, eta beste bitan (1997 eta 2001) azken saiora iritsi da Txapelketa Nagusian.