Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irazu, Pello

Gipuzkoar eskultorea (Andoain, 1963). Nahiz eta beste alor batzuk ere landu, bere obra eskulturagintzan oinarritu du gehienbat, eskultura forma eta material berrietara egokituz. Bere lehenengo lanak, besteak beste, Oteizaren eraginpean egin zituen, hark espazioaren eta materialen inguruan egindako gogoetak jasoz. 1980tik aurrera taldekako erakusketa askotan parte hartu du, eta bakarkakoak ere asko egin ditu 1983an bere lana Bilboko Arte Ederretako Museoan aurkeztu zuenetik. Harreman estua du azken urteotan Madrilgo Soledad Lorenzo galeriarekin, eta galeria horretan eta New Yorkeko John Weber galerian erakusten ditu sarritan bere lanak. Madrilgo Arco Arte Garaikidearen Azokara ere asko joan da azken urteotan, Donostiako DV eta Iruñeko Moises Pérez de Albéniz galerien eskutik, azken edizioetan. Euskal eskulturagintza berriztatu duen belaunaldiko partaide garrantzitsutzat jotzen dute irazu kritikariek.