Irala Irala, Antonio de
Bizkaitar legegizon eta politikaria (Bilbo, 1909 - Donibane Lohizune, 1996). Eusko Alderdi Jeltzaleko Idazkaritza Nagusiko kidea (1931-1936) eta Euzko Ikastola Batzako idazkari nagusia izan zen. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako idazkari nagusi izendatu zuten 1936. urtean eta Estatu Batuetara bidali zuten 1938an Euzko Jaurlaritzako ordezkaritza bat osatzearren. Agirre zendu zenean lan intelektualari heldu zion gehienbat, burujabetzaren inguruko ekarpen garrantzitsuak eginez. Irala hil ondoren, 1997an, azken urteetan eskuartean zituen Escritos políticos sobre la situación vasca 1984-1985 lana argitaratu zuen bere omenez sortutako Irala Elkarteak.
- irakurri, irakur, irakurtzen
- irakurterraz
- irakurtezin
- irakurtzaile
- irakurtze
- Irala Irala, Antonio de
- Irala, Domingo Martinez de
- Iralabarri
- Iran
- Iranda
- irandar