Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iquitos

Peruko ipar-ekialdeko hiria. Loreto departamentuko hiriburua. Amazonas ibaiaren arroan dago. 173.600 biztanle (1981). Ibai portu nagusia du. Atlantikotik urrunen dagoen portua izateak ekarri du biztanleen gehikuntza eta hiriaren garapena. Amazonas lurraldeko gaiak itsasora bideratzeko gunea da, eta Ameriketatik eta Europatik datozen gaiak bertara iristen dira. Industriak garapen handia lortu du portuari esker. Klima beroa eta euritsua du. Antolakuntza modernoa du hiriak.