Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iodoformo

iz. Kim. CHI3 formula duen gai kimikoa. Serullas frantses kimikariak aurkitu zuen 1824 urtean. Solido horia da, oso usain sarkorra du, ez da uretan urtzen, baina bai urgarri organikoetan. Base bat aurrean dela iodoa alkoholarekin edo azetonarekin erreakzionaraziz lortzen da. Ehunak edo mikrobioak ukitzen baditu iodoa askatzen du; horrek indar antiseptikoa eta neurri batean analgesikoa ematen dio, eta aldi berean zelulen berregiten laguntzen du. Hori dela eta zauriak garbitzeko erabiltzen da.