Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iñurrieta de la Fuente, Santos

Arabar magolaria (Gasteiz, 1950). Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen 1964tik 1967ra, eta bere jaioterrian egin zituen lehenengo erakusketak 1970etik aurrera, bakarka zein taldeka. 80ko hamarkadan ere erakusketa ugari egin zuen. 1980an Carmelo Ortiz de Elgearekin batera jarri zituen bere lanak ikusgai Tuteran eta, hurrengo urtean, Arteder Bilboko Arte Garaikidearen Azokan aurkeztu zituen bere lanak, Ederti galeriaren eskutik. 1982an bigarren saria eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea lehiaketan, eta hurrengo urtea Lanzaroten eman zuen lanean. Handik itzultzerakoan, figurazioari ekin zion gehienbat; 90eko hamarkadan kolore indartsuak nagusitu ziren bere lanetan. Hamarkada horren erdialdera Balear Uharteetako Manacorrera joan zen bizitzera, eta han dihardu lanean, nahiz eta ia urtero erakutsi bere lana Euskal Herriko hainbat erakustoki eta galeriatan.