Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

inurri belar

iz. Bot. Kenopodiazeoen familiako landare belarkara, urtekoa, itxuraz sabi-zuriaren eta beltzaren antzekoa (Chenopodium ambrosioides). Zurtoin zuzen gorrixka, txandaka antolatutako hosto luzara, lantza-egiturakoak eta buruxkatan bildutako lore txiki biribilak izaten ditu. Berez Ameriketako tropiko aldeko landarea da; XVII. mendean zabaldu zuten Europan. Sendagaiak egiteko erabiltzen da. Bere edabea ona da digestioa errazteko eta hesteetako bizkarroiak galarazteko. Ondoeza eragin dezake neurririk gabe hartuz gero.