Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

inurri

iz. Txindurria (Formicidae).  v  Inurri gorria (Formica rufa). Eme eta langile gorriz eta ar beltzez osatuta dagoen inurri-taldea eta mota. Habia lurpean egiten dute eta milaka bizi izaten dira talde bakoitzean. Haren gainean hosto eta zabor txikiz egindako tontor bat eratzen dute. Intsektuak janez elikatzen dira, eta pila handiak jaten dituzte. Europako pinu-basoetan bizi dira batez ere.