Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

intxaurjale

iz. Zool. Belearen familiako txoria, 32 cm inguru luzea, moko sendoa eta punta-zorrotza duena (Nucifraga caryocatactes). Kolorez arre iluna izaten da, baina orban zuri asko ditu. Isatsaren alborako bi aldeak eta azpia zuriak ditu. Europan eta Asian bizi da eta pinudietan ibiltzen da batez ere. Pinu-hazia, hurra, intxaurra eta ezkurra jaten du gehienbat, baina baita intsektuak, animalia ornogabeak eta txoriak ere. Janaria bildu, eta hura orbel artean negurako gordetzeko ohitura du. 5-20 aleko 2.000-2.500 gordeleku eduki ditzake intxaurjale bakoitzak.