Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Illinois

Estatu Batuetako erdialdeko estatua. 146.075 km2 eta 11.543.000 biztanle (1991). Hiriburua, Springfield. Ipar-ekialdean Michigan aintzirak eta mendebalean Mississippi ibaiak mugatzen dute. Estatuko biztanleen % 62 Chicagon bizi da. Kontinentala da klima, uda luzeak, beroak eta hezeak ditu; neguak hotzak izaten dira. Haizeak ekaitz ugari eragiten ditu, udaberrian eta uda bukaeran gogorrenak. Industria eta garraiobideak oso aurreratuta daude, eta Estatu Batuetako estaturik garatuena da nekazaritzan eta abere hazkuntzan. Nekazaritzak garia, artoa, garagarra, oloa eta soja lantzen du batez ere. Industria mota nagusiak: burdingintza, elektronika, makina eta ibilgailu industria, kimika eta petrokimika.  v  Historia: Kaskias, sacs eta fox ziren bertako indiar talde nagusiak kolonizatzaileak iritsi zirenean. 1763an Frantziak Ingalaterrari eman behar izan zion lurralde osoa. 1818tik hogeita batgarren estatua da.