Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ilota

iz. Espartako estatuaren esklaboa. || Irud. Hiritar eskubideak ez dituena.  v  Historia. Dirudienez, jatorrizko espartarrak ziren ilotak, doriarrek esklabo bihurtu zituztenak. Espartako estatua zen iloten jabe bakarra eta zaintzen zituen, espartar hiritarrak laborantzako lanetan balia ahal zitzaten. Espartar hiritarrek ezin zuten atxikitutako ilota saldu, ez eta askatu ere. Estatuak, bestalde, langile, arraunlari edo oinezko gudari gisa erabiltzen zituen ilotak. Espartar hiritarrak baino askoz gehiago zirenez, haiek iloten beldur ziren, eta guztiz galarazi zieten biltzea eta armak edukitzea. Espartar gazteek, beren prestakuntza militarrarren probetan (kriptia), nahi bezainbat ilota hil zezaketen. ik. Esparta. Meseniako hirugarren gerra (K.a. 464) iloten matxinada baten ondorioa izan zen. Epaminondas-ek askatu zituen, K.a. 370ean, Meseniako ilotak, eta Lakoniakoak, Kleomenes III.ak, K.a. III. mendean.