Filipinetako hiria, Panay uhartearen hegoaldean. 244.827 biztanle (1980). Garrantzi handiko portua da. Azukrea, tabakoa, kafea, arroza, artoa eta larruak esportatzen dira batik bat. Fosfatoak, kokoaren oliozko gaiak eta ozpina lantzen dira batez ere. Merkataritzagune nagusia da.