ile
iz. Giza gorputzaren buruan eta beste alderdietan, eta ugaztunen azalean, sortzen diren zuntz meheetako bakoitza. ◊ (Mulk.) Ileen multzoa. || (Mulk.) Abereen ilea, ehungintzarako gaitzat hartua. ◊ Artilea. || Zenbait landaretan agertzen diren zuntz izpi oso meheetako bakoitza. || Ile alde. adlag. Ilearen berezko noranzkoan. || Ile kontra. adlag. Ilearen berezko noranzkoaren kontra. || Ile(-)apaindegi. Ilea mozten, orrazten… den lekua. || Ile-apaintzaile. Ilea mozten, orrazten… duena. || Ile(-)motots. Haren ile motots leporaino eroria. v Ile alde. adlag. Ilearen berezko norantzan. v Ile kontra. adlag. Ilearen berezko norantzaren kontra. || (Multzokaria). Abereen ilea, ehungintzarako gaitzat hartua. || Artilea. || Halako landareetan agertzen diren zuntz izpi oso mehetako bakoitza. v Azaleko epidermisetik irteten den zuntz keratinaduna. Ilea (azkazalak eta korneako ehunak) osatzen duen proteina zuntsua da keratina. Giza gorputzak ilea nonnahi du, esku ahurretan eta hanka azpietan izan ezik. Ileak bi parte ditu: erroa (ile erraboila), azalaren dermisean dagoena, eta zurtoina, gantz guruinez inguratua dagoena. Ileak hiru geruza ditu kanpotik barrurantz: kutikula, gai kortikala eta muina. Era askotakoa izan daiteke ilearen itxura, neurria eta kolorea. Animalia batzuen ilea gogorra da eta arantza edo zurda itxura du, besteena, berriz, fina da. Ugaztun askori ilea erortzen zaie urtaro jakinetan, eta beste batzuei, gizonari gertatzen zaion bezala, etengabe erortzen zaie. Animalien ilearen eginkizun nagusia azalari babesa ematea da, gorputzaren tenperaturari eustea, eta zenbait animaliek, trikuak adibidez, eraso egiteko tresna gisa ere erabiltzen dute. v Bot. Landareen organo guztietan izaten dira ileak, zelula bakarrekoak nahiz askotakoak. Landareen ilea epidermisaren zelularen irtenune gisa sortzen da, eta banaketa bat baino gehiago baldin baditu zelula askotako ilea sortzen da. Ilearen zereginetako bat landareak behar duen hezetasun neurriari eustea da. Bestalde, urtikazeen familiako landare askok guruin ilea dute, eta ukitzen duenari zizta egin eta barruan duen gaia (azido formikoa, histamina eta azetilkolina) sartzen dio.