Ile de France
Frantziako iparraldeko antzinako herrialdea. Seine, Marne, Beuvrone, Théve eta Oise ibaien artean baitago, uharte moduko bat osatzetik datorkio izena. Capetiarren dinastiaren nagusitasunaren gunea izan zen. XV. mendean probintzia bihurtu zuten. Hiri ospetsuak daude bertan: Paris, Compiègne, Fontainebleau, Versailles, Nemours eta Saint Cloud. Izen handikoak dira bertako baso eta larre emankorrak. 1976tik aurrera, Parisko alderdi zaharrari ere Ile de France izena eman zaio.