Ilarregui Alonso, Pablo
Nafar historialari, legegizon eta poeta (Lizarra, 1808 - Iruñea, 1874). Salamancan egin zituen zuzenbide ikasketak. Iruñeko Udaleko idazkari izendatu zuten 1840. urtean. Espainiako Historia Akademiako kidea, Nafarroako arte eta historia monumentuetarako batzordeko lehendakariordea eta Gorteetako diputatua izan zen, besteak beste. Obra nagusiak: Defensa del ferrocarril de Pamplona a Francia por los Alduides (1857), Reglamento para las secciones del Vínculo de la ciudad de Pamplona (1862), Del origen del Fuero General de Navarra y su autoridad legal (1869) eta Memoria sobre la ley de modificación de los Fueros Navarros (1872). Nafarroako hizkuntzei buruzko artikuluak ere idatzi zituen El País Vasco-Navarro agerkarian (1870, La lengua vascongada eta La lengua provenzal en Navarra).
- ilargite
- ilarrainkeria
- Ilarratz
- Ilarratza
- Ilarregi
- Ilarregui Alonso, Pablo
- ilaun
- ilaundu, ilaun(du), ilauntzen
- ilaunkeria
- ilauntasun
- ilauntze