Esteribarko udalerriko herrigunea (Zangozako merindadea, Nafarroa). 8 biztanle. Azken hamarkadetan galdu zen euskara. Aipagarriak dira Gurutze Santuko eliza (San Martin eliza zaharra), bertan dagoen XVII. mendeko erretaula lehen-barrokoa eta Santa Luzia ermita.