ikuskari
iz. Ikusmenaren helmenean gertatzen diren gauza eta egite eragingarrien multzoa. ik. ikuskizun. Aska batean etzana zen Jainko jaio baten ikuskari harrigarria. ||Antzerki, zinema lan edo ikuskizun baten emanaldia; emanaldi horretan aurkezten dena. || Ikuspena, alegiazko edo naturaz gaindiko ikusketa. Mistikoen ikuskariak. ||Ikuskatzailea, ikuskatze lana egiten duen pertsona.