Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Igeldo

Donostiako herrigunea, Antiguoko Ondarretatik Orio aldera kostaldetik hedatzen den mendialdean. Garaiera, 255 m.  v  Historia. Donostiako hiriaren mugen barnean geratu zen Igeldoko herria, Nafarroako Antso Jakitunak Donostiari hiri gutuna eman zionetik (XII. m.) eta donostiar gisa jarduteko eskubidea jaso zuten igeldotarrek 1379. urtean. Nolanahi ere, luzaroan gorde ditu Igeldok bere kontzejua, herri lurrak eta autonomia.