igel
iz. Ornodun ur-lehortar isatsgabea, atzeko hankak luzeak eta behatzak mintz batez lotuak dituena, uretan eta lehorrean ibiltzen dena (Fam. Ranidae eta Hylidae). v Igel arrunta (Rana esculenta). Sakel eta negal izenez ere ezagutzen da. 7-9 cm luzea, azal bigun eta leunekoa izaten da. Atzeko hankak oso luzeak ditu, eta behatzak mintz batez elkarri lotuak. Azala berde distiratsua eta orban beltzak eta horiak dituena du. Igerian trebea da, eta lehorrean, jauzika ibiltzen da. Europa guztian, Afrikako ipar-mendebaletan eta Asiako mendebalean bizi da. Zenbait lurraldetako sukaldaritzan oso aintzat hartua da igelaren haragia, atzeko zangoetakoa batez ere. nSasi-igela (Hyla arborea). Hilidoen familiako igel mota txikia, 5 cm inguru luzea, gain-berdea eta azpi-horia. Behatzen puntan disko itsaskorrak izaten ditu. Oso iparraldeko eskualdeetan izan ezik Europako eta Asiako beste guztietan bizi da. Zuhaitzetan ibiltzen da maiz, eta intsektuak jaten ditu.