Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

idiozia

iz. Med. Adimenaren ahulezia edo ezintasun larria. Idioziak jotako eriak afektibotasuna, sentiberatasuna eta higimena oso mugatuak izaten ditu; bere adinari dagokiona baino adimen txikiagoa du, ez da hitz egiteko gauza, eta ez da bere kabuz bere adineko pertsonek egiten dituzten beste zenbait gauza egiteko gai. Jaio aurretik edo jaio ondoren sor daiteke idiozia; sortzetikoa edo beste arrazoi baten ondorioz sortua izan daiteke.