Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Idaho

Estatu Batuetako ipar-mendebaleko estatua. 216.412 km2 eta 943.935 biztanle (1980). Hiriburua, Boise. Rock Mountains-en (Haitz mendiak) iparraldean dago. Columbia ibaiaren eta Snake River haren ibai adarraren bazterrean bizi da jende gehiena. Mendi alde nagusiak: Clearwater Mountains, Salmon River Mountains eta Lost River Mountains.  v  Ekonomia. Metalak dira Idahoko ekonomiaren euskarri nagusia: kobre, zink, merkurio, urre, berun, zilar, uranio, kobalto eta antimonioa. Ekonomia jarduera garrantzizkoak dira nekazaritza eta industria ere. Azken urteetan kimika eta janari industriek garapen handia izan dute.  v  Historia. 1805ean Lewis eta Clark izan ziren Idahoko lehen esploratzaileak. Urrezko meatzeak aurkitu zirenean, 1860. urte inguruan, jende asko bertaratu zen, eta hortik etorri zen garapen nagusia. Estatu Batuetako berrogeita hirugarren estatua da 1890. urteaz geeroztik. Asko dira XIX. mendearen erdialdeaz gero hara joandako euskaldunak. Boise hiriburuan, batez ere, nabarmena da euskaldunen pisua.