ibili, ibil, ibiltzen
da ad. Gorputzaren zatiren batek beti lurra ukitzen duela higitu. ◊ Toki batetik bestera joan. ◊ Maiz joan. || Aritu, jardun, higituz bereziki; egoera batean egon. || du ad. Ibili behar ez ditugun bideak. || (iz.) Ibilera. v Animalia mota gehinek ibiltzeko gaitasuna dute eta oso gutxi dira geldirik egoten direnak; landareetan, aldiz, oso gutxi dira ibiltzeko gaitasuna dutenak. Izaki bizi batzuk luzakin edo organo berezien bidez ibiltzen dira eta beste batzuk, berriz, organo berezirik gabe, gorputzaren itxura moldatuz edo ibiltzen baitira. Higitzeko bi sistema horien barruan ibiltzeko era asko bereizten dira, izaki biziaren ibiltzeko sisteman eragina baitute izakia bizi den inguruneak, izakiaren itxurak eta ezaugarriek (pisuak, neurriak…), eta abarrek; bakoitzak bere beharrekin edo ezaugarriekin bat datorren ibiltzeko era du. Ibiltzeko era eta sistema guztiek berdinak dituzten ezaugarri nagusiak energia beharra eta giharren uzkurdura dira, eta gehienek kontrolerako mekanismoak eta propultsioa ere badituzte. Ibiltzeko era nagusiak lau sailetan biltzen dira: uretan bizi direnen ibiltze sistema (flageloen bidez, gorputzaren uhin mugimenduen bidez, etab.); lur gainean bizi diren animaliena (arrastaka, jauzika… ibiltzen dira); hegaztiena; eta lur azpian bizi direnena.