Ibarbia Maiz, Martin
Gipuzkoar ekoizlea (Beasain, 1943). Maisutza ikasi zuen eta, ondoren, masterra lortu komunikazio eta irudi korporatiboan. Ikastolen inguruko ekimenetan, telebistan eta zinemaren inguruko lanetan aritu ondoren, Kilometroak ekimenaren sortzaileetako bat izan zen, besteak beste, baita Euskal Telebistaren Programa Zuzendaria ere 1981etik 1985era bitartean. 1988tik aurrera, Orio Produkzioak S.A. ekoiztetxeko zuzendari nagusia da, eta horren bidez hainbat telesail, saio eta dokumental ekoitzi ditu, telebistarako gehienbat. Aipagarriak, dira, besteak beste, ETBrako ekoitzi dituen Hitzaro-Lengua Viva eta Sautrela saioak, euskari buruzkoa lehena eta literaturaren ingurukoa bigarrena. Euskadiko Filmotekako kidea da; erakunde horren lehendakari izan zen 1989tik 1995era, eta 1999ko martxoan berriz hautatu zuten kargu horretarako. Europako ziematekak elkartzen dituen Association Européene Inédits elkargoko lehendakariordea ere izan zen 1992tik 1995era. Eusko Ikaskuntzako zinema saileko lehenengo lehendakaria eta batzorde iraunkorreko kide izan da. Telebistarako saioak eta dokumentalak ekoizteaz gain, gidoilari eta zuzendari lanetan ere badihardu.
- Ibar
- ibar
- Ibara Saikaku
- Ibaraki
- Ibarbia Garmendia, José María
- Ibarbia Maiz, Martin
- Ibarbia
- Ibarbourou, Juana de
- Ibardin
- Ibargoiti
- Getze-Ibargoiti