Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ibar

iz. Bi mendialderen arteko tarte aski luzea, harana.  v  Geogr. Mendi arteko sakonune luzea, gehienetan ibai baten ubidearekin, edo ubide izandakoarekin, bat datorrena. Higadura da ibarraren sorreraren eragile nagusia, bai urarena bai glaziarreko izotzarena. Bi higadura mota ditu ibarrak: alboetakoa, ibarra zabaltzen duena, eta hondokoa, ibarra sakontzen duena. Ibaien higaduraz sortu diren ibarrek V itxura dute (hondoa higatzen du urak), eta glaziar izandakoek U itxura. Oro har, ibarra gaztea denean (ibaiaren goiko aldean) estua izaten da; heldua denean (ibaiaren beheko aldean) berriz, zabalagoa.