Ibañeta
Nafarroa Beherea (Garazi) eta Nafarroa Garaia (Orreaga) lotzen dituen Pirinioetako mendatea (1.057 m), Orreagatik bi kilometrora. Han garaitu zuten euskaldunek Karlomagno 778. urtean. Ermita bat dago gainean gudu haren oroigarri. Berebiziko garrantzia izan zuen XIII. mendearen bukaera arte X. mende aldera Ibañetako gainean eraiki zen monasterioak. Donejakue bideko igarobide nagusietakoa izan zen mendeetan zehar Ibañetako mendatea, eta haren ondoan eraiki ziren Orreagako erietxea eta prioretxea.