Ibaizabal
Bizkaiko ibaia, herrialde horretako luzeena (50 km). Bizkaiko herrialdea zeharkatzen du ekialdetik mendebalera. Zumelegi eta Arrazola erreken bilgunean sortzen da Abadiñoko herriko lurretan (Artiebaso mendia), Elorrio eta Berrizko udalerrietako mugan. Atxondo, Durango, Zornotza. Lemoa, Bedia, Galdakao eta Etxebarriko udalerriak zeharkatu ondoren, Nerbioi ibaiarekin elkartzen da Basauriko Aritzen eta Bilboko itsasadarra osatzen du handik aurrera bokaleraino. Nerbioi ibaiaz gainera, Mendiola (Abadiño baino lehen), Mañaria (Durangon), Oromiño (Magunan, Ibarruri), Larrea (Zornotzan) eta Arratia (Lemoan) dira Ibaizabalen adar nagusiak.