Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibague

Kolonbiako erdialdeko hiria; Tolima estatuaren hiriburua. 285.409 biztanle (1985). Itsas mailatik 1.320 m-ra dago, Erdialdeko mendien sortaldeko altzoan. Kolonbiako ekialdearen eta mendebalearen arteko salerosketen gunea da: tabakoa, azukrea, arroza, kakaoa. Industriak ere pisu handia du, tabakoarenak batez ere. Han dago Kolonbiako Musika eskola nagusia.  v  Historia. 1550. urtean sortu zuten espainiarrek, eta Kolonbiako Errepublikako hiriburua izan zen 1854an, epe labur batez. Unibertsitatea 1945ean eraiki zen.